|
|
![]() ![]() ![]()
|
|||
![]()
|
|
Zeruak lurra ikutzen zuen ia-ia eta hodeiak, zer esanik ez, eskura zeuden. Haurrak ondo baino hobeto ibiltzen ziren. Oso txikiak zirenez, ez zuten zerua buruaz jotzen eta egun osoa ematen zuten hodeiez egindako bolak elkarri jaurtitzen, edurrezko bolak balira bezela.
Urruneko herrialde batean printzesa eder bat bizi zen. Izena ere oso polita zuen: Liraili (Liraili-k «egunsentia» esan nahi omen zuen, haien hizkuntzan). Arratsalde gozo batean Liraili jauregiko lorategian zegoen josten. Aldean zeramatzan bitxiak oso astunak zirenez, buruko diadema, belarritakoak, eraztunak eta diamantezko lepoko luzea kendu eta bi hodeiren artean eskegi zituen. «Orain askoz hobeto nago», pentsatu zuen Liralik zama hura arinduta. Dena den, bazuen beste kezka bat, beste buruhauste bat: josteari utzi eta burua altxatzen zuen bakoitzean zeru-sapaiari takarreko ederra jotzen zion. Horregatik bere nebari laguntza eskatzea erabaki zuen. Neba Malakas deitzen zen (Malakas hitzak, «sendoa» esan nahi omen zuen). Izan ere herrialde hartako gizonik indartsuena bera zen. Lirailik hau esan zion Malakasi: - «Malakas, bada garaia zure indarra jendearen onerako erabil dezazun, jendeari laguntzeko». - «Zer nahi duzu egitea, Liraili?”. - «Jaso ezazu zerua gorago. Hartara ez dugu zerupean makurturik ibili beharko». Malakas zeruari bultzaka hasi zen. Beno, bultzada bakarra egin zion, itzelezkoa. Zeruak gorako bidea hartu zuen eta ez zen berehala gelditu: egunak joan egunak etorri, zerua urrunduz joan zen.
Baina zer ahaztuko eta Liraili ri bitxiak hodeietatik hartzea ahaztu! Ooooh! Lastima! Ordutik aurrera bere buruko diadema zeruan zintzilik dago, eta guk «Ilargia» deitzen diogu. Baina bitxi gehiago ere ahaztu zuen: belarritakoak, eraztunak eta diamantezko lepokoa. Han goian daude guztiak: Izarrak. |
| TXIKINET gunearen berri lagun bati bidali |
|
![]() |
![]() ![]() ![]() |
Diseinua eta garapena:
|