|
|
![]() ![]() ![]()
|
|||
![]()
|
|
Batzar hoietako batean katuei aurre egitea erabaki zuten.
Zer egin, ordea? Han bildutako guztiek hitzegin zuten. Berriketak etorri ziren, eztabaidak, erabakiak eta, azkenean, borrokak. Ez ziren ados jartzen. Han ez zeuden iritzi bereko bi sagu. Zelako saltsa! Ikustekoa izan zen! Halako batean sagu eme batek hartu zuen hitza eta isiltzeko esan zien beste guztiei.
- «Aizu, hori badakigu». -Moztu zion sagu handi batek. «Berriketak alde batera utzi eta kontaiguzu zure ideia. Azkar». - «Erraza da» -esan zuen sagu emeak-. «Nahikoa da katu bakoitzari txilin zaratatsu bat lepotik jartzea katuei ziria sartzeko».
Orduan, katuek zergatik jaten dituzte saguak oraindik? Txilinek zarata gutxi egiten dutelako? Bai zera! Ez da horregatik. Badakizue zein izan zen arrazoia? Susmatzen duzue, ezta? Katuei txilina jartzeko sagu ausartik ez dagoelako zoritxarrez. Horregatik oraindik katuak hiltzaileak dira, hiltzaileak eta sagujaleak. Beti izan da berdin eta badirudi ez dela inoiz aldatuko. |
| TXIKINET gunearen berri lagun bati bidali |
|
![]() |
![]() ![]() ![]() |
Diseinua eta garapena:
|